Komunikazioa

Gaurkotasuna

Asteazkenean, urriak 31, Petronorrek larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatuko du Muskizen simulakro bat burutzeko

Larrialdietarako zerbitzuak 112-SOS Deiak  Petronor eta AVEQ-KIMIKA batera, asteazkenean, urriak 31, abian jarriko dute larrialdi kimikoko simulakro bat 10:00etan. Helburua, horiek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeaz gain, Muskiz, Zierbena eta Abanto eta Zierbenan bizi direnei sirena hauen soinua eta larrialdi kimikoa egonez gero nola jardun behar duten ezagutzera ematea da.

Horrenbestez, asteazken honetan, 10:00etan esteka honetan adierazten dizugun bezalako soinu bat entzuten baduzu, ez kezkatu, simulakro bat baita. Bi seinale igorriko dituzte: batek hodei toxikoarengatiko alerta hasi dela adierazten du eta besteak, berriz, amaitu egin dela. Alerta hasiz gero, leku itxi batera jo behar da, norberaren babeserako lehentasunezko neurri gisa.

Segurtasun Sailak koordinazio protokolo bat dauka larrialdi batek Petronorretik kanpo ondorioak eraginez gero.

 

Informazio gehiagorako: Prentsa-oharra 112-SOS Deiak

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.