Bizitza luzea altzairuarentzat

OLARRA altzairuak fabrikatzen hasi zen 1955. urtean. Maila teknologiko altuari eta etengabeko kalitatearen bermeari esker, industria-aurrerapenean parte hartu zuten aplikazio berritzaileak egin ahal izan zituen. Egun, industria kimikoan, elikagaien industrian, petrokimikoan eta beste hainbat sektoretan erabiltzen da.

Eskerrik asko hasiera hartan lagundu zietenei, generazio berriei esperientzia eta egiten jakitea transmititzeagatik. Eskerrik asko azken aurrerapen teknologikoak aplikatzeko behar den bultzada eta ezagutza eman zutenei. Eta, azken finean, eskerrik asko giza talde osoak hobetzeko eta berritzeko duen izpirituari, horrekin guztiarekin egun mundu osoan duen onarpena lortu baitu.

Aceros Olarra konpainiak egunero gogor egiten du lan gizartearen premietara egokitutako produktuak eskaintzeko, segurtasun eta lan arriskuen prebentzio estandar handiekin, TUV REHINLANDek emandako ISO 45001 ziurtagiriarekin eta ingurumena errespetatuz,  LLOYD´S REGISTERek emandako ISO 14001 ziurtagiriarekin.

Horrez gain, kudeaketa sistemetako ziurtagiri zorrotzenak ditu, besteak beste, Automobilgintzako IATF 16949 LLOYD´S REGISTERen eskutik.

Aceros Inoxidables Olarra-k 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita 2023/11/14ean egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.