Erregai guztiak CLHtik igarotzen dira

 

CLH enpresa liderra da petrolio-produktuen garraio eta biltegiratzean Espainiako merkatuan, eta nazioartean sektorearen barruan konpainia pribatu handienetariko bat. Era horretan, Espainian, petrolio-produktuen garraio eta biltegiratze arloko mundu osoko sare integratu handi eta eraginkorrenetariko bat du: 4.000 kilometrotik gorako petrolio-hodiak eta 8 milioi metro kubikotik gora biltegiratzeko ahalmena. Horiek guztiak herrialdean lanean ari diren petrolio-operadore guztien eskura daude.

CLHk Espainian dituen jarduera nagusiak hauek dira:

  • Petrolio-produktuak biltegiratzea, garraiatzea eta banatzea Penintsulan eta Balearretan, hirugarrenei sistema logistikoan sarrera librea bermatzearekin batera.
  • Zerbitzu logistikoak, biltegiratzea eta biodiesela gasolioarekin eta bioetanola gasolinarekin nahastea; bezeroei zerbitzu osoa eskaintzea.
  • Biltegiratze estrategikoa eta segurua.
  • Metrologia eta Laborategia.

CLH Ribabellosa-k 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita 2017/10/18an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.