Zure gasolina jasotzeko terminala

Esergui enpresak egunero mugitzen gaituen gasolina eta gasolioa biltegiratzen eta banatzen du Bilboko Portutik.

Eserguik araudi guztiak betetzen dituzten ponpak eta tangak ditu, eta gure gasolina zerbitzu-estazioetara ordu batzuetan iristea lortzen dute. Gasolina kolorerik gabeko likidoa da, marroi, hori edo berde kolorea hartzen duena, usain oso tipiko du, eta sukoia eta lurrunkorra da. Biltegiratzen duten gasolioa marroia da eta keroseno usaina du. Sukoia da baina ez hain lurrunkorra.

 

Esergui-k 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita 2020/12/20an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.