Bakelite: plastiko aurreratuenen aplikazio susmagaitzak

 

Bakelite erretxina fenolikoen, modifikatzaileen eta ontze agenteen produkzioan liderra da, eta zerbitzua ematen die honako industria hauei: automozioa, petrolioa, elektronika, arkitektonikoa, eolikoa, aeroespaziala eta eraikuntza, besteak beste. Erretxina fenolikoak erabiltzen dira gure bizitzan hain arruntak diren elementu hauek egiteko:

Hormen eta sabaien isolamenduak.

Lore-aparrak.

Panel aglomeratuak eta kontratxapatuak.

Kontserba-laten barneko estaldura.

Urratzaileak: esmeril-harria, lizpapera, balaztak.

Galdaketa-industriarako moldeak.

Hori dela-eta, Hexionek konpromisoa du segurtasuneko bikaintasunarekin eta ingurumen-osasunarekin eragiketa guztietan, erantzukizun sozialak bete eta negozioen balioa areagotzeko bitarteko bezala erabiltzeko. Horrez gain, konpromisoa du etengabe hobetzen ahalegintzeko, eta ingurumenarentzat istripuak, lesioak edo kalteak ez sortzeko ikuspegiarekin lan egiten du.

Bakelite-Lantarónek 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Instalaziora azken bisita 2016/12/12an egin zen. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Bakelite-Lantarónek kokalekuan behar bezalako neurriak hartzeko  betebeharra du, larrialdiko zerbitzuekin harremanetan jartzea barne, istripu larriaren kasuan jardute eta ondorioak ahalik eta gehien murrizte aldera.

 

Bakelite-k 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita 2023/11/16an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.