Aerosolak Gipuzkoaren bihotzean

Igepak beste sinadura batzuentzako aerosol-produktuak garatzen, fabrikatzen eta ontziratzen dituen enpresa bat da. Usurbilgo fabrika honetan ontziratzen dira nazioko eta nazioarteko konpainia handien marka ospetsuak, produktu  kosmetikoak (desodoranteak, ile-aparrak eta -lakak, bizarra mozteko aparrak eta gelak, eguzki-babeserako kremak…), industriako  eta etxeko produktuak, eta baita elikadurako produktuak ere (oliba-olioa). Bazenekien ordubetean fabrikatik 15.000 aerosol baino gehiago irten daitezkeela?

 

Igepak-k  840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita 2020/06/30an  egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.