“Butano” eraginkorrena

 

Hain ezagunak ditugun kolore laranjako bonbonak, horrela deitzen badiegu ere, ez daude butano gasarekin beteta, gas-nahasketa batekin baizik, eta, petrolioaren deribatuak direnez, PGL bezala ezagutzen dira (petrolio-gas likidotua). Repsol da mundu-mailan PGLa komertzializatzen duen enpresarik handienetarikoa.

PGLa petrolio gordinaren destilazio zatikatutik lortutako gasen (propanoa eta butanoa) nahasketa da. Halaber, gas naturaleko putzuetatik zuzenean lortzen da; are gehiago, PGLaren %66 putzu horietakoa da. PGLa gas-egoeran egoten da tenperatura eta presio atmosferiko normalean. Presio baxu samarrean jarrita, likido-egoerara igarotzen da, eta, horrela, errazago biltegiratzen eta garraiatzen da, eta, jakina, erabiltzaileak ere kontsumitzea errazten da.

PGLa energia-iturri garbia da, berotegi-efektuko gasen emisio baxuak baititu eta errekuntza-garraren ezaugarriak medio.

Era berean, elektrizitatea bezalako beste energia-iturri batzuek baino bost aldiz eraginkorragoa izan daiteke. Gainera, askoz ere merkeagoa da, eta, errendimendu altuari esker, kalitate-prezio erlazio bikaina eskaintzen du.

Repsol Butanok 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita 2023/11/23an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.