Komunikazioa

Gaurkotasuna

Euskadiko zortzi herri, larrialdi kimikoko sirenen simulaziorako prest

Astelehen honetan, simulazioak egiten hasiko dira larrialdi kimikoaren kasuan aktibatzen den sirena duten herrietan; besteak beste, honako hauetan: Hernani, Muskiz, Abanto eta Zierbena, Zierbena, Getxo, Santurtzi, Portugalete eta Lantaron.

Eusko Jaurlaritzaren eta SOS Deiaken arteko eta enpresa horien konpromisoari esker, simulazio horien bitartez herri horietako bizilagunei lagunduko zaie sirena horien soinuak ezagutzen eta bereizten. Ihes toxikoa duen istripua gertatuz gero, SEVESO araudia bete behar duten enpresek biztanleriari abisua ematen diote megafoniaren bitartez.

Hona hemen esku hartuko duten enpresak eta herriak:

Urriak 9: Hernaniko Elektrokimika (Hernani)

Urriak 10: Dekitra, General Química, Hexion (Lantaron)

Urriak 11: Petronor, Bilboko Portua (Muskiz, Abanto eta Zierbena, Zierbena, Portugalete, Getxo).

Gure web orrialdean eta Irekiaren berri honetan aurkituko duzu larrialdi kimikoaren kasuan egin behar denari buruzko informazioa.

Iturria: Irekia

 

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.