Komunikazioa

Gaurkotasuna

Seguridad KIMIKAk eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak larrialdi kimikoko sirenen simulakroa egingo dute urtarrilaren 31n, asteazkenean, Hernanin

Urtarrilaren 31n, asteazkenean, 11:00etan, Hernanin abian jarriko dira larrialdi kimikoko sirenen alarma-sistemak. Jarduteko protokoloak behar bezala funtzionatzen duen ikusteko ariketa bat da; gainera, modu horretan, inguru horretako bizilagunei lagunduko zaie larrialdi kimikoa identifikatzen laguntzen digun soinu hain bereizgarri hori ezagutzen eta bereizten.

Hernaniko Elektrokimikako sirenek, ihes toxikoa duen istripuren bat gertatuz gero, horren berri ematen digute, eta bi seinale akustiko egiten dituzte. Batak alertaren hasiera adierazten du eta besteak amaiera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, arrisku kimikoaren kasuan jokatzeko moduari buruzko gomendioen orrialdea bisita dezakezu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.