Gas seguruena zure etxera itsasotik iristen da 

Bahía de Bizkaia Gas (BBG) enpresa Bilboko Portuko instalazioetan kokatzen da, Zierbena udalerrian, eta gas natural likidotua (GNL) birgasifikatzen aritzen da.

Bahía de Bizkaia Gas enpresak, Euskadiko ekonomiaren enpresa ekarle gisa, Euskadiri eta mugakideak diren lurraldeei gas naturalaren hornikuntza bermatzeko eginkizuna du, Espainiako gas sistemaren hornikuntza dibertsifikatzen laguntzearekin eta Euskadiren eta Iberiar Penintsularen kokalekua gas sistema espainiarraren eta europarraren gune estrategiko gisa finkatzearekin batera.

Mundu osotik metano-ontzietan datorren GNL deskargatu eta gas natural bihurtzen dugu, etxeko kontsumorako, merkataritzako eta industriako kontsumorako edota energia elektrikoa sortzeko. Gasa jaso, biltegiratu eta birgasifikatzeko egitekoa funtsezkoa da energia-hornikuntza bermatzeko.

Gaur egun, 450.000 m3 biltegiratzeko ahalmena dugu, 150.000 m3-ko hiru tanketan banatuta; orduko 800.000 Nm3-ko igortze-ahalmena (metro kubiko normalak, orduko), eta metano-ontziak hartzeko gehienez 270.000 m3-ko ahalmeneko pantalana.

Bahía de Bizkaia Gas-k  840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita 2021/06/23an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.