Ineos, elektrizitatea eta funtsezko produktuak airearen kutsadura saihestuaz

 

Azido sulfurikoa ezinbestekoa da ongarriak eta detergenteak produzitzeko nahiz hondakin-uren metalen tratamendurako eta ura edateko ur bihurtzeko edo papera lortzeko. Azido sulfurikoa Ineosek bere instalazioan garatzen duen bezalako prozesuaren bitartez produzitzen da; hau da, gure ibilgailuetan erabiltzen dugun erregaietatik findegiek ateratzen duten sufrea aprobetxatuta, erregai horiek kutsatzea saihestuaz. Gainera, jarduera horretan sortutako energia aprobetxatu egiten da, gure etxebizitzetarako eta lantegietarako elektrizitate bihurtuaz.

Ineos Sulphur Chemicals Bilbao enpresak instalazio industrial modernoa du, eta bertako produkzio-prozesuak instalazio-mota horietarako dauden teknologia onenetariko batzuk ditu. Bilboko Kanpoko Portuan kokatzen da, eta, bertan, azido sulfurikoa eta energia elektrikoa ekoizten dira, petrolioaren eratorrien desulfuraziotik sortutako sufrea aprobetxatuaz, findegiek hornitua. Bertan, zuzeneko 40 langilek eta zeharkako beste 10 langilek egiten dute lan, eta gehienak inguruko herrietan bizi dira.

Azido sulfurikoa oinarrizko substantzia kimikoa da, beste makina bat industria-jardueretan erabiltzen dena. Horien produktuak era askotarako aplikatzen dira: ongarriak, ibilgailuen bateriak, botikak eta elikadura-produktuak, hortzetako pasta, pinturak eta tinduak, detergenteak, papera, itsasgarriak. Hondakin-urak tratatzeko eta ura edateko ur bihurtzeko ere erabiltzen da.

 

Ineos Sulphur Chemicals Spain-k 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita 2021/01/8an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.