Goi-mailako kalitateko PVC gure osasuna zaintzearren

KEM ONE kalitate handiko PVC bezala ezagutzen den plastikoaren Europako bigarren ekoizlea da. PVC produktuak egiten ibilbide luzea du (70 urte), eta zure eguneroko bizitzako aplikazio askotan ikus daiteke hori: automobilean, eraikuntzan, osasunean, aisian eta uraren tratamenduan.

KEM ONE zentro guztiek kalitatezko ISO 9001, ingurumeneko ISO 14001, laneko segurtasun eta osasuneko ISO 45001 eta energia kudeaketako ISO 50001 ziurtagiriak dituzte.

Hernanin fabrikaturiko kalitate handiko PVCa aplikazio oso berezietarako erabiltzen da; esate baterako, osasunaren sektorean: kateterrak, odol-plasmarako poltsak, tantaz tantakoak,… Rioko 2016ko Jokoetako eskubaloi, boleibol eta saskibaloiko pistak KEM ONEren PVCrekin egin dira.

KEM ONE-k 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita 2023/05/19an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.