MAXAM Galdakaok mundua moldatzen du, elkarrengandik gertuago egon gaitezen

Obra zibil handietan, orografia dela eta elkarrengandik urrun dauden bi eskualde errepide edo tunel baten bitartez lotzeko, adibidez, leherketa kontrolatuak egin behar dira lekuan bertan. MAXAMek meatzaritzan, harrobietan eta eraikuntzan leherketak egiteko produktu eta zerbitzuak sortzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu.

 

MAXAM mundu-mailako konpainia teknologiko bat da, material energetikoen diseinu, garapen, fabrikazio eta aplikazioan espezializatua. Konpainiak lau negozio-unitate hauen bitartez antolatzen du jarduera:

  • Meatzaritzarako, harrobietarako eta herri-lanetarako leherketak.
  • Ehizarako eta tiro-lehiaketetarako kartutxoak eta bolbora.
  • Defentsa- eta segurtasun-sektorerako produktu eta sistemak.
  • Nitrokimika-jardueran funtsezkoak diren lehengaien ekoizpena.

 

MAXAM Alfred Nobelek sortu zuen 1872an eta gaur egun 6.500 langile eta 50 filial baino gehiago eta 80 industria-instalazio ditu, eta 100 herrialde baino gehiagorekin ditu merkataritza-harremanak.

MAXAMen oinarrizko balioetako bat segurtasuna da. Konpainia erabat engaiatuta dago langile, bezero, kolaboratzaile eta gainerako kolektiboei batere kalterik ez egiteko. Horretarako, maila goreneko estandar globalak betetzen ditu borondatez eta erakunde osoan segurtasunaren kulturari eusteko lan egiten du egunero.

Iruña Okako fabrikan, lehergaiei buruzko araudi zorrotzaz gain, 840/2015 Errege Dekretuaren parte bat ere betetzen da; dekretu hori Europar Batasuneko segurtasun-maila handienekoa da. Instalazioko larrialdi-planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatzen dira, segurtasun-txostenaren bidez. Larrialdietako Arreta Zerbitzuaren web-orrian dago txostenari buruzko informazio guztia.