Beti bezala, berrikuntzaren eta etorkizunaren aldeko apustua eginez, TEPSAk, ontziratu gabeko likidoak jasotze, biltegiratze eta birbidaltze lanetan buruzagia den konpainia, bere irudia erabat aldatu du eta web berri korporatiboa kaleratu du. Responsive diseinua duen web gune bat da eta horri esker, orria irekitzen den edozein gailutik ikus daiteke, terminal mugikorretatik nabigazioa erraztuz. Web guneak irudi...
Urtarrilaren 31n, asteazkenean, 11:00etan, Hernanin abian jarriko dira larrialdi kimikoko sirenen alarma-sistemak. Jarduteko protokoloak behar bezala funtzionatzen duen ikusteko ariketa bat da; gainera, modu horretan, inguru horretako bizilagunei lagunduko zaie larrialdi kimikoa identifikatzen laguntzen digun soinu hain bereizgarri hori ezagutzen eta bereizten. Hernaniko Elektrokimikako sirenek, ihes toxikoa duen istripuren bat gertatuz gero, horren berri ematen...
Petronorrek kontrol-sistema berria du 2018. urte honetan, instalazioko gune kritikoak bistaratzeko eta zirkuitu itxiko irrati- eta kamera-sistemak ikuskatzeko aukera ematen diona. 8,5 milioi euro bideratu ditu instalazio hauen segurtasuna hobetuko duen teknologiaren eraberritze horretara. Kontrol-gela horretatik, langileek instalazioaren gune kritikoak ikus ditzakete pantaila bidez. Iturria eta informazio gehiago Petronorren webgunean.
TEPSAk energia sortzeko eta biltegiratzeko sistema bikoitza jarri du Bilboko terminalean, baliabideen zentzuzko erabilera sustatzeko helburuz. Instalazio berri horrek eguzki-panelak eta ekipo elektrogenoa, batetik, eta, bestetik, energia hori biltegiratzen duen bateria-ekipoa konbinatzen ditu, energia hori gero erabili ahal izateko. Tepsaren kalkuluen arabera, erregaiaren % 33 aurreztuko du sistema horri esker. Tepsari buruz gehiago jakin nahi...
Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?
Harpidetu zaitez gure newsletterrera.