Santurtzi

Repsol Butano

“Butano” eraginkorrena

Hain ezagunak ditugun kolore laranjako bonbonak, horrela deitzen badiegu ere, ez daude butano gasarekin beteta, gas-nahasketa batekin baizik, eta, petrolioaren deribatuak direnez, PGL bezala ezagutzen dira (petrolio-gas likidotua). Repsol da mundu-mailan PGLa komertzializatzen duen enpresarik handienetarikoa. PGLa petrolio gordinaren destilazio zatikatutik lortutako gasen (propanoa eta butanoa) nahasketa da.

Halaber, gas naturaleko putzuetatik zuzenean lortzen da; are gehiago, PGLaren %66 putzu horietakoa da. PGLa gas-egoeran egoten da tenperatura eta presio atmosferiko normalean. Presio baxu samarrean jarrita, likido-egoerara igarotzen da, eta, horrela, errazago biltegiratzen eta garraiatzen da, eta, jakina, erabiltzaileak ere kontsumitzea errazten da. PGLa energia-iturri garbia da, berotegi-efektuko gasen emisio baxuak baititu eta errekuntza-garraren ezaugarriak medio.

Era berean, elektrizitatea bezalako beste energia-iturri batzuek baino bost aldiz eraginkorragoa izan daiteke. Gainera, askoz ere merkeagoa da, eta, errendimendu altuari esker, kalitate-prezio erlazio bikaina eskaintzen du. Repsol Butanok 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke. Instalaziora azken bisita 2025/11/04an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.

Gehiago jakin

Exolum Santurtzi–El Kalero

Erregai guztiak Exolumetik igarotzen dira

 

Exolum enpresa liderra da petrolio-produktuen garraio eta biltegiratzean Espainiako merkatuan, eta nazioartean sektorearen barruan konpainia pribatu handienetariko bat. Era horretan, Espainian, petrolio-produktuen garraio eta biltegiratze arloko mundu osoko sare integratu handi eta eraginkorrenetariko bat du: 4.000 kilometrotik gorako petrolio-hodiak eta 8 milioi metro kubikotik gora biltegiratzeko ahalmena. Horiek guztiak herrialdean lanean ari diren petrolio-operadore guztien eskura daude.

Exolumek Espainian dituen jarduera nagusiak hauek dira:

  • Petrolio-produktuak biltegiratzea, garraiatzea eta banatzea Penintsulan eta Balearretan, hirugarrenei sistema logistikoan sarrera librea bermatzearekin batera.
  • Zerbitzu logistikoak, biltegiratzea eta biodiesela gasolioarekin eta bioetanola gasolinarekin nahastea; bezeroei zerbitzu osoa eskaintzea.
  • Biltegiratze estrategikoa eta segurua.
  • Metrologia eta Laborategia.

 

Exolum Santurtzi–El Kalero-k  840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita  2025/05/21an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.

 

 

Gehiago jakin

Eusko Jaurlaritzak eta AVEQ-KIMIKAk bat egin dute bizilagunen informazio kanpainen alde, arrisku kimikoko larrialdia gertatuz gero eta abisu akustikoak mantendu ahal izateko

Seguir leyendo >

AVIAk erregai-sarea zabaldu du

Seguir leyendo >

TEPSA

TEPSA: 25 urte ISO 9001 ziurtagiriarekin

Seguir leyendo >

Larrialdiaren aurreko segurtasunaren 5 topak

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.

Cookieak konfiguratu
Seguridad KIMIKA Informazioa eta Segurtasuna

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

Funtzionala

Gure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

Analitikoa

Gure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.