Santurtzi

Repsol Butano

“Butano” eraginkorrena

 

Hain ezagunak ditugun kolore laranjako bonbonak, horrela deitzen badiegu ere, ez daude butano gasarekin beteta, gas-nahasketa batekin baizik, eta, petrolioaren deribatuak direnez, PGL bezala ezagutzen dira (petrolio-gas likidotua). Repsol da mundu-mailan PGLa komertzializatzen duen enpresarik handienetarikoa.

PGLa petrolio gordinaren destilazio zatikatutik lortutako gasen (propanoa eta butanoa) nahasketa da. Halaber, gas naturaleko putzuetatik zuzenean lortzen da; are gehiago, PGLaren %66 putzu horietakoa da. PGLa gas-egoeran egoten da tenperatura eta presio atmosferiko normalean. Presio baxu samarrean jarrita, likido-egoerara igarotzen da, eta, horrela, errazago biltegiratzen eta garraiatzen da, eta, jakina, erabiltzaileak ere kontsumitzea errazten da.

PGLa energia-iturri garbia da, berotegi-efektuko gasen emisio baxuak baititu eta errekuntza-garraren ezaugarriak medio.

Era berean, elektrizitatea bezalako beste energia-iturri batzuek baino bost aldiz eraginkorragoa izan daiteke. Gainera, askoz ere merkeagoa da, eta, errendimendu altuari esker, kalitate-prezio erlazio bikaina eskaintzen du.

Repsol Butanok 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita 2018/11/05(e)(a)n egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.

 

 

 

 

Gehiago jakin

CLH Santurtzi–El Kalero

Erregai guztiak CLHtik igarotzen dira

 

CLH enpresa liderra da petrolio-produktuen garraio eta biltegiratzean Espainiako merkatuan, eta nazioartean sektorearen barruan konpainia pribatu handienetariko bat. Era horretan, Espainian, petrolio-produktuen garraio eta biltegiratze arloko mundu osoko sare integratu handi eta eraginkorrenetariko bat du: 4.000 kilometrotik gorako petrolio-hodiak eta 8 milioi metro kubikotik gora biltegiratzeko ahalmena. Horiek guztiak herrialdean lanean ari diren petrolio-operadore guztien eskura daude.

CLHk Espainian dituen jarduera nagusiak hauek dira:

  • Petrolio-produktuak biltegiratzea, garraiatzea eta banatzea Penintsulan eta Balearretan, hirugarrenei sistema logistikoan sarrera librea bermatzearekin batera.
  • Zerbitzu logistikoak, biltegiratzea eta biodiesela gasolioarekin eta bioetanola gasolinarekin nahastea; bezeroei zerbitzu osoa eskaintzea.
  • Biltegiratze estrategikoa eta segurua.
  • Metrologia eta Laborategia.

 

CLH Santurtzi–El Kalero-k  840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita  2017/05/18an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.

 

 

Gehiago jakin

Tepsa

Tepsa, energia-eraginkortasunaren aldeko konpromisoa Bilboko Portuan

Seguir leyendo >

AVIA

AVIAk %20 igo du bere merkatu kuota eta Espainiako petrolioko bosgarren operadore bilakatu nahi du

Seguir leyendo >

KEM ONE

KEM ONE eta lan osasunarekiko bere konpromisoa, Feique Segurtasuneko Sarietan

Seguir leyendo >

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.