Seguridad KIMIKA AVEQ-KIMIKAren (Enpresa Kimikoen Elkartea) informazio-proiektua da. Herri batzuen ingurunean, larrialdi industrialen aurreko prebentzioaren eta babesaren inguruko legedia espezifikoa duten enpresak eta industriak aurkitzen dira, eta, era horretan, proiektuaren helburua da herri horietako bizilagunei ezagutza zabaltzea eta ematea.

Seguridad KIMIKAk, halaber, nabarmendu nahi du gure industriak nazioartean duen indarra eta balio lehiakorra; hots, gugandik oso gertu aurkitzen diren enpresak dira, mundua aldatzen eta hobetzen duten proiektuetan parte hartzen dutenak. Industria bat da produktuak maneiatzen eta/edo aldatzen dituen lekua, beste industria batentzat oinarri izateko produktuak eskuratzeko edota amaitutako produktu gisa zuzenean saltzeko. Zure etxetik gertu, botikak, garbitasuneko produktuak, plastikoak, erregaiak, e.a. ekoizten dira, eta horiek egiteko, gehienetan, nolabaiteko arriskuak eragin ditzaketen produktu kimikoak nahitaez erabili behar dira.

Seguridad KIMIKAren helburu nagusia da produktu kimikoekin lan egiten duten industriak dituzten eremuetan bizi diren herritar guztiek ondo baino hobeto ezagutzea berezitasuna eta larrialdi bat gertatuz gero zer egin behar den. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun eta Laguntzako Sail guztiek segurtasuna eta prebentzioari buruzko jarraibideak ematen dizkigute, baina guk geuk ziurtatu behar dugu gure segurtasuna. Beraz, Seguridad KIMIKAren helburua da arriskua ezagutzea eta nola jokatu behar dugun jakitea.