Komunikazioa

Gaurkotasuna

TEPSA: 25 urte ISO 9001 ziurtagiriarekin

TEPSA aitzindaria da solteko gai likidoak biltegiratzen eta banatzen, baina baita 1994an AENOR ziurtagiria lortzen ere. Orduz geroztik, 25 urte pasatu dira, eta beti eskuratu du ISO 9001 ziurtapena. Helburu horrek garbi erakusten du kalitatea, ingurumena, segurtasuna eta osasuna kudeatzen etengabeko hobekuntza lortzeko konpromiso sendoa hartuta duela.

TEPSAk betidanik garatu du, «Aurrerabiderako konpromisoa» goiburupean, kalitatea, segurtasuna, osasunaren babesa eta ingurumena zorrotz aztertuta eta zehatz-mehatz planifikatuta dituen politika bat. TEPSAk teknika onenak aplikatzen ditu egunero, funtsezko alderdietan emaitza onenak lortzeko; besteak beste, pertsonei kalteak saihestea, istripu larriak gertatzeko arriskua murriztea, edo kutsadura saihestea.

 

Iturria eta informazio gehiago: tepsa.es

Larrialdiaren aurreko segurtasunaren 5 topak

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.