Komunikazioa

Actualidad

Huelvak euskal industria kimikoaren kanpoko larrialdietarako planen komunikazioa eta kudeaketa erakutsi ditu arrakasta-kasu gisa

Luis Blanco Urgoiti, AVEQ-KIMIKAko idazkari nagusia, gonbidatu gisa joan zen elkarteko ordezkari moduan, eta inaugurazio-hitzaldia eskaini zuen  Juan Ramon Rodriguez Claudio jaunarekin batera (Andaluziako Larrialdietako zuzendariorde nagusia). Topaketa interesgarri horren helburua industria-arloko segurtasunaren inguruko ezagutza partekatzea izan zen, eta gure Seguridad KIMIKA dibulgazio- eta informazio-proiektuak eta Kanpoko Larrialdi Planen inguruko komunikazioan eta kudeaketan dugun esperientziak...

Jarraitu irakurtzen >

Larrialdi kimikoko sirenak aktibatuko ditugu Euskadin, azaroaren 24an, 27an eta 28an, dena behar bezala dagoela egiaztatzeko

Inguruko herritarrak Euskadiko larrialdi kimikoko alerten soinuarekin ohitzeko asmoarekin, sei hilez behin, AVEQ-KIMIKAk, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin eta SOS Deiakekin lankidetzan, Euskadin larrialdi kimikoko sirenak aktibatzeko segurtasun-protokoloa abian jarriko du azaroaren 24an, 27an eta 28an. Herri hauetan jarriko da martxan sirena: Hernani, Muskiz, Abanto-Zierbena, Zierbena, Santurtzi eta Lantaron. Proba tekniko hau gure industriaren errutina seguru...

Jarraitu irakurtzen >

Aceros Inoxidables Olarra enpresak bat egin du Luxenburgoko Adierazpenarekin

Apirilaren 28an, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, Aceros Inoxidables Olarra enpresak Luxenburgoko Adierazpenerako atxikimendua sinatu zuen. Dokumentu honek esan nahi du lanean osasuna sustatzeko eta estrategiak horren printzipioetara bideratzeko oinarrizko helburuekiko konpromisoa hartzen dela; alegia, Luxenburgoko Adierazpenean ezartzen diren printzipioak praktikan jartzeko eta hedatzeko konpromisoa ez ezik, Lanean Osasuna Sustatzeko arloan dituzten ezagutzak eta...

Jarraitu irakurtzen >

Larrialdi kimikoko sirenak aktibatuko ditugu Euskadin ekainaren 9, 12 eta 13an

Seihileko bakoitzean bezala, inguruko biztanleak Euskadiko industria kimikoaren larrialdi-alerten soinuekin ohitzeko, AVEQ-KIMIKAk, SOS Deiak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin lankidetzan, ekainaren 9, 12 eta 13an larrialdi kimikoko sirenak aktibatzeko segurtasun-protokoloari heltzen dio berriro. Eragindako EAEko 8 herriak honako hauek izango dira: Hernani, Muskiz, Abanto-Zierbena, Zierbena, Getxo, Santurtzi, Portugalete eta Lantaron. Proba tekniko bat da, gure industrien...

Jarraitu irakurtzen >

Larrialdiaren aurreko segurtasunaren 5 topak

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.