Oxigenoa gure osasuna zaintzeko

Badakizu osasun-industriarako eta -zerbitzuetarako nola sortzen den gas bat? Zugandik oso hurbil, atmosferaren airea jaso, destilatu eta tratatu egiten da, airea osatzen duten gasak bereizteko. Magia dirudi, baina airetik arnasten dugun guztia erauztea ahalbidetzen duen prozesu bat da, mundu osoan milioika pertsonen osasuna zaintzen duen oxigenoa.

Oxinorten behe-tenperaturako destilazio baten bitartez lortzen dute oxigenoa. Oxigeno hori ezinbestekoa da milaka erabileretarako, hala nola ospitaletan, elikaduran…Oxigeno hori ez da toxikoa, ez du kutsatzen, eta, gainera, ezinbestekoa da bizitzeko.

Gases Oxinorte-k ISO 9001:2015, ISO 14001:2015, ISO 50001:2018, ISO 45001:2018 kudeaketa sistemak ezarrita ditu.

Gases Oxinorte-k 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita 2023/05/16an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.

Oxinorte konpainiako istripu larrien, seguritate eta industria industrialeko Prebentzio politika kontsultatu nahi baduzu; eta baita ere Kalitate, Ingurumena eta Energia Kudeaketarako politika eta bere jarduerari dagozkion ingurumeneko alderdiak, harremanetan jar zaitezke legal@oxinorte.com helbidearen bidez.