Komunikazioa

Gaurkotasuna

Larrialdi kimikoko sirenen aktibatze ariketak Hernani, Santurtzi, Muskiz, Zierbena eta Lantaron-en

Segurtasun-Departamentuaren kolaborazioarekin, AVEQ-KIMIKA-k azaroaren 25a eta 28a bitartean larrialdi kimikoko sirena sareko aktibatze ariketa desberdinak egingo ditu Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan.

Ordu hauetan  sirenak entzuten badituzu ez zaitez arduratu, proba bat baino ez da. Jarduera-protokoloaren funtzionamendu zuzena egiaztatzen laguntzen duen ariketa bat da; gainera, zonako auzotarrak larrialdi kimikoa identifikatzen laguntzen duen soinu hain bereizgarri honetara ohitzen laguntzen du.

Abisu akustikoetako deskribapena

  • Alertaren hasiera: uhin-soinuko hurrengo segidak joko du eta isiltasuna
  • Alertaren amaiera: soinu jarraitu eta lau batek 30 segundotan zehar joko du

Hauek  dira datak, ordutegiak eta sirenak aktibatuko dituzten udalerriak.

 

 

 

Larrialdi kimikorik egotekotan, oinarrizko auto-babeseko neurriak hauek dira:

  • Ateak eta leihoak ixtea (posiblea bada saretak jaitsiz)
  • instrukzioak eta autoritateen gomendioak emango diren Irratiak eta telebista tokian entzutea
  • Berokuntza eta aireztapen sistemak ez erabiltzea
  • Kalean, arnasbideak babestea eta leku itxi batera joatea
  • Ez erretzea eta inolakoko surik ez piztea
  • Telefonoa zorrozki beharrezkoa izan ezean ez erabiltzea
  • Eskolara umeak bila ez joatea: bere irakasleek instrukzio zehatzak dituzte
  • Autoritateek alertaren amaiera adierazi arte kalera ez irtetea.

Larrialdiaren aurreko segurtasunaren 5 topak

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.