Esku-hartze zona eta Alerta-zona

Zer dira Esku-hartze Zona eta Alerta Zona?

Galdera oso ona da.

Segurtasunean, EHZ-z (Esku-hartze Zona) eta AZ-z (Alerta Zona) hitz egiten dugu beti.

Larrialdi kimikoa gertatuz gero, batez ere bi eremu mugatu behar dira gure segurtasuna izateko. Eremu horiek publikoak dira, eta enpresek zein segurtasun-kidegoek ezagutzen dituzte.

Esku-hartze Zona istriputik gertuen dagoena da, eta, beraz, kalte gehien jasan dezakeena (ondasun higiezinak, ingurumena edo pertsonak). Zona horretan, babesteko neurriak aplikatuko lituzkete agintariek; ez, ordea, Alerta Zonan, soilik larrialdia eta gure segurtasuna kontrolatzen baitira.

Eremu horiek kalkulu matematiko oso konplexuen bitartez mugatzen dira, segurtasun-marjina oso handiekin. Zerbait gertatzeko aukera oso baxua da, baina agintariak eta industria prest egoten dira baliabide egokiekin esku hartzeko kalkulu horien arabera.

Espazio guztiak ez dira berdinak izaten; izan ere, lursail bakoitzaren berezitasunaren eta larrialdi kimikoaren arabera, esku-hartze zona eta alerta-zona mugatzen dituzten mapak desberdinak izango dira.

Seguridad KIMIKA enpresak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak larrialdi kimikoko sirenen aktibatze ekintza egingo dituzte uztailean

Seguir leyendo >

Activación sirenas en Euskadi

Larrialdi kimikoko sirenak aktibatu ditugu Hernani, Santurtzi, Muskiz, Zierbena eta Lantaronen

Seguir leyendo >

Huelvak euskal industria kimikoaren kanpoko larrialdietarako planen komunikazioa eta kudeaketa erakutsi ditu arrakasta-kasu gisa

Seguir leyendo >

Larrialdiaren aurreko segurtasunaren 5 topak

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.