Seguridad KIMIKA enpresak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak larrialdi kimikoko sirenen aktibatze ekintza egingo dituzte uztailean
Ohikoa denez, Seguridad KIMIKA enpresak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak larrialdi kimikoko simulakroetan hartuko dute parte. Sirenak dituzten herrietan aktibatuko dira, behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko.
Aipatutako orduetan sirenak entzuten badituzu, ez kezkatu, proba bat besterik ez da. Jarduera protokoloak zuzen funtzionatzen duela egiaztatzen laguntzen duen ariketa bat da eta, horrez gain, zonaldeko bizilagunek larrialdi kimiko bat identifikatzen laguntzen digun soinu bereizgarri hau ezagutzeko aukera eskaintzen du.
Data, ordutegi eta herri hauetan sirenak aktibatuko dira:
Astelehena, uztailak 15, 12:00etan. Muskiz
Asteartea, uztailak 16, 10:00etan. Zierbena. 10:00etan. Bilboko Portua
Asteazkena, uztailak 17, 12:00etan. Hernani
Osteguna, uztailak 18, 10:00etan. Santurtzi. 12:00etan Petronor
Ostirala, uztailak 19. 12:00etan. Lantaron
Auto babesari buruzko informazio gehiago: SeguridadKIMIKA.eus