Acideka, etengabeko ikerketa ura tratatzeko

ACIDEKAk produktu kimikoak eskaintzen ditu era guztietako bezeroentzat: automozioaren sektorea, elikadura-sektorea, e.a.

ACIDEKAren presentzia oso garrantzitsua da edateko urak eta hondakin-urak tratatzeko sektorean. Acidekak edateko uren eta hiriko nahiz industrietako hondakin-uren araztegietan behar diren produktu guztiak ditu. Urak tratatzeko Espainiako eta herrialde mugakideetako enpresa nagusiak ACIDEKAren bezeroak dira.

Aluminio sulfatoa, aluminio polikloruroa eta kloruro ferrikoa bezalako produktuek uretan dauden suspentsioko partikulak pilatu eta hondoan geratzea errazten dute; horrela, dekantazio edo iragazte prozesuen bitartez ur garbia eta kristalinoa lortzen da.

Ur hori, ondoren, kloroarekin edo sodio hipokloritoarekin tratatzen da, desinfektatzeko eta birusak, bakterioak eta bestelako mikroorganismoak kentzeko, gizakiok kontsumitzeko egokia izan dadin.

ACIDEKAk biltegiratzen eta uraren araztegiei banatzen dizkien produktuei esker, iturrian edateko ura eduki dezakegu eguneko edo gaueko edozein ordutan eta nahi dugun kopuruan. Baliteke pertsona askok hori kontuan ez izatea, baina zibilizazio modernoaren aurrerapen handienetariko bat da.

ACIDEKA-k Europar Batasuneko segurtasun-maila handienari buruzko 840/2015 EDko eskakizunak bete behar ditu. Instalazioko larrialdi-planak Eusko Jaurlaritzarekin batera koordinatu dira Segurtasun Txostena entregatuta. Instalazioa ikuskatzeko azken bisita 2023/07/13an egin zen. Horri buruzko informazio guztia Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

ACIDEKA-k konpromisoa du kokapenari dagokionean neurri egokiak hartzeko betebeharra betetzeko, larrialdi-zerbitzuekin harremanetan jartzea barne, istripu larria gertatzen den kasuan jarduteko eta efektuak ahalik eta gehien murrizteko.