Hernaniko Elektrokimika, gatzaren kimika

Hernaniko Elektrokimika gizartearekin eta ingurumenarekin konprometituta dagoen enpresa da. Ingurumenarekiko konpromisoan liderra (2002az geroztik, mintz teknologiarekin ekoizten du), dauden teknologia onenetan inbertitzen du, erabiltzaileen premia zorrotzenak artatze aldera: edateko uren araztegiak, siderurgia, papera, sektore aeroespaziala, farmazia, ehungintza, elektronika, elikadura, e.a.

Gipuzkoako enpresa bere lurrarekin tinko lotuta dago 1948az geroztik, eta gatza eta ura erabilita, kloroa, soda, hipoklorito sodikoa,… fabrikatzen ditu.

Hango produktuek lortzen dute gure egunerokoan erabiltzen ditugun dozenaka espazio baldintza higieniko ezin hobean egotea. Esate baterako, kloroari esker, igerilekua erabil dezakezu eta iturriko ura edan lasaitasun osoarekin.

Hernaniko Elektrokimika enpresak egiten dituen produktuak behar dituzte kontsumitzeko behar ditugun askotariko produktuek; hala nola, aspirinak, paperak, kevlar-a bezalako ehun zuntz berriak, ordenagailuek, eguzki-plakek eta abar luze batek.

Hernaniko Elektrokimikak 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita 2023/07/05an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.