Komunikazioa

Gaurkotasuna

Simulakroak. Sirena-hotsen sarea ondo dabilela egiaztatzea, astelehenetik aurrera

Ekainaren 18tik aurrera, Enpresa Kimikoen Euskal Elkarteak (AVEQ) eta Segurtasun Sailak (112 SOS DEIAK) larrialdi-sirenen sarearen simulakroak egingo dituzte; SEVESO Planeko enpresen hurbileko biztanleen segurtasuna bermatzea da helburua.

 

Enpresa Kimikoen Euskal Elkartea Euskal Industriak sortu zuen, ingurumenaren gaineko eragina txikiagotzeko asmoz. Bere betebehar nagusia da jarduera eta instalazioen segurtasuna kudeatzea, eta manufaktura kimikoan sor litezkeen ihes toxikoei buruz herritarrak informatzea.

Oraingo honetan, alarma-sistema aktibatzeko lau praktika egingo ditu, eta horrek honako herri hauetan izango du eragina: Hernanin, 18an, Muskiz, Abanto-Zierbena, Zierbena, Santurtzi, Getxo eta Portugaleten, 20an eta, azkenik, Lantaronen, 21ean. Sirenak ezartzeko prozesu hau aurrekoen jarraipena denez gero, oraingo alarmak ere bi seinalez baliatuko dira hasiera eta amaiera adierazteko.

Halaber, Segurtasun Sailak Kanpoko Larrialdi Plana ere burutuko du, beharrezkoak diren giza baliabideak eta materiala antolatzeko, baita hainbat motatako abisuak ere. Aipatutako herrietan antolatuko duen komunikazio-kanpainaren bidez, sektorean dagoen arriskuari buruz informatuko ditu biztanleak, eta istripu bat gertatzekotan beren burua babesteko oinarrizko gomendioak emango dizkie.

 

 

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.