Komunikazioa

Gaurkotasuna

“Nuevas inversiones en Bilbao”

TEPSA konpainiak inbertsio berriak egin ditu Bilbon bere instalazioetako eragiketak hobetzeko

Portuetako Terminalen konpainia independentea (TEPSA), solteko izangai likidoen harreran, biltegiratzean eta bidalketan espezializatuta, bere “ibilbide orria” exekutatzen ari da, Bilboko portuan garatzen dituen eragiketak hobetzeko. Bertan, ontzien eta tangen zama-lanetarako prozesuak automatizatuko ditu. Bere helburua prozesu honen eraginkortasuna hobetzea da, eta baita hura garatzeko segurtasuna ere.

Frantziako Petrofrance taldeak bertan parte hartzen duela, operadore honek Punta Lucero-n duen emakida sare elektrikora konektatuko du, aipatutako instalazioa eragileago eta malguago bihurtzeko. Era berean, enpresak portu zonalde honetan garatutako eragiketa kopurua zabalduko du, hala nola, zonalde honen funtzionamendua eraginkorrago bilakatuko du ere, kanpoko sorkuntza baliabideen menpe izateari utziko diolako.

Portu Agintaritzak proiektu hau ontzat eman ondoren, Punta Lucero-ko emakidaren epea luzatuko da 8 urtez, 2032ko abenduaren 31ra arte. 200.000 euro inguruko inbertsio hau Tepsa konpainiak Bilboren alde egindako apustuaren barne dago. Lanak, laburbilduz, honako hauek izango dira: zama-lanetako prozesuak automatizatzea, sarbideak kontrolatzeko sistemak hobetzea eta terminaleko tangak egokitzea. Horri esker, instalazioak produktiboago eta eraginkorrago bihurtuko dira eta baita eragiketak seguruago ere.

Instalazioak, halaber, trenbide bazterbide bat du ere, bezeroen zerbitzura, zeinek portuko instalazioak Penintsulako produkzio planta desberdinekin konektatzen dituen. Gaur egun, operadoreak astero hiru zerbitzu kudeatzen ditu, 1.000 tona inguruko edukierarekin, tren bakoitzeko.

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.