Ur garbia Dekitrari esker

 

DEKITRAk fabrikatzen dituen eta ur-araztegiek modu eraginkorrean erabiltzen dituzten produktuei esker, edateko ura eduki dezakegu iturrian eguneko edo gaueko edozein ordutan eta nahi dugun kopuruan. DEKITRAren produktuen bidez, igerilekuan bainatzea esperientzia osasungarria izaten da, ura infekziorik gabe uzten baitute, eta gure etxeetako hondakin-urek gure ibaiak ez kutsatzea lortzen dute. Ezinbesteko prozesua da gure gizartearentzat, industriak eta gure bizitzek aurrera egin dezaten laguntzen du-eta.

Hauek dira DEKITRAren jarduera nagusiak:

  • Urak tratatzeko produktuak fabrikatzea: aluminio sulfatoa, aluminio polikloruroa eta kloruro ferrikoa.
  • Produktu kimikoak biltegiratzea eta ontziratzea, batez ere ez-organikoak; hala nola, azido klorhidrikoa, azido sulfurikoa, azido nitrikoa, hidroxido sodikoa, kloro likidoa, sodio hipokloritoa, e.a.
  • Beste fabrikatzaile batzuek egindako produktu kimikoak biltegiratzea eta gauzatzea.

DEKITRA-k 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita 2024/01/24an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.